inprimatu
Cantate Domino canticum novum
Izenburua:
Cantate Domino canticum novum
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
192.zk.
Orrialdea:
382

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Cantate Domino canticum novum

 

 

 Eia! eresi berri bat

 kanta zozue Yaunari;

 lurreko bazter guziok,

 kanta zozue Berari.

 

 Yaunari kanta zozue,

 ta aren izena onetsi,

 egunetik egunera

 aren gaizka adiarazi.

 

 Erakuts aren ospea

 arrotz-errien artean,

 aipa bere mirariak

 yende guzien artean.

 

 Txit andia baita Yahwe,

 andi ta goragarria,

 yainko guzien gaiņetik

 beldurgarria da Bera.

 

 Arrotz-errien yainkoak

 itxura baizik eztira;

 Yahwe gure Yaunak berriz

 Berak egin du ortzia.

 

 Edertasun ta omena

 dirade bere aurrean,

 ahal eta andizurena

 aren egoitza sanduan.

 

 Ots! emozue Yaunari

 yende guziok batera,

 eskain zozue Yaunari

 goraipamena ta indarra.

 

 Bai, Yaunaren izenari

 ekar zozue ospea,

 ta opariak arturik

 sar zaizte aren etxera.

 

 Yauntzi sanduz apaindurik

 gur zakitzate Yaunari;

 lur osoa aren aurrean

 dardaraz ikara bedi.

 

 Esazue atzerritan:

 "Yahwe Yauna errege da!

 lurra Berak sendortu du,

 ezta igituko sekula."

 

 Alai bitezi ortziak,

 pozez yauzi bedi lurra,

 dardara bedi itsasoa

 ta artan dagoen guzia.

 

 Yausi bitez ordokiak

 ta aietan diran guziak,

 ikotu bitez dantzari

 basoko zuaitz tantaiak!

 

 Yainkoaren aitzinean,

 gure Yauna eldu baita,

 badator ospez beterik

 lurra zuzen yaurritzera.

 

 Baiki, Yaunak yaurriko da

 lur osoa zuzenbidez,

 lurreko gizendak oro

 bere zintasun-arauez.

 


inprimatu