Cambo herriari eta Guichenné jaunari
Aur eta ohore diotzagu Kambori,
Gain gainetik Gichene, jaun deputatiari;
Aintzindari on bat dugu Eskualdunek zerbitzari!
Zoin atsain handia laiten luzez bizi baladi!
Laudorio haundienak harrek ditu merezi;
Eskualdunen lan handiak ditu eginarazi.
Boz emaliek geroa erre ungi dugun ikhusi
Aintzindari holako bat behar dugu berhezi.