inprimatu
Ohore Abadiaco Jaun zenari
Izenburua:
Ohore Abadiaco Jaun zenari
Sinadura:
B.J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.J

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
584.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ohore abadiaco jaun zenari

 

B.J.

 

 1

 

 Bere aita galdu duen haur gaicho gaichoari

 Bihotza zerk dion hustent zerk nigar eragiten

 Eztuzu zeren galdegin. Holakoetan nori

 Etzaio gogoratuko or gauze handia duen?

 

 2

 

 Ez othe zaiku gogoa guri ere goibeldu

 Aita on batek bezala maite gintuen Jauna

 Besta hautan, eztelakotz gure ganat agertu?

 Hila baita alabainan eta zerurat joana.

 

 3

 

 Ah! bizi izatu balitz, ginuen ikusiko

 Buruan bonet churia, eskuetan makhila;

 Ezagun, ezta dudarik, bazuela urthe asko;

 Ordean begia erne eta pizkorra zela.

 

 4

 

 Bethitik zen erne eta gogo borthitzekoa,

 Lotsatzen etzena beha jarri-eta lanari.

 Lana izan zadiela ezin gaichtoagoa

 Bai-eta behar zuena gal-ordutan ezarri.

 

 5

 

 Gazte-gaztea oraino eta jakintsun handi,

 Hor, behin batez batdakus badela hainitz gauza

 Nihongo liburuekin eztetzazkenak adi

 Hek jakin eztitueino plazerez nola goza?

 

 6

 

 "Zer bada, gazte beroa, hainbertze atsekabe

 "Nahi diezute eman buraso on batzuei?

 "Etzaitzu ama gaichoa grinaz hilen zu gabe?

 "Horrelako lantei gaitzak utz etzotzute bertzei."

 

 7

 

 Bihotz onegikoa zen, etzuken nahi harrek

 Nihori nigar eragin, gutiago amari;

 Bainan gogoak diotso, eginen tuen lanek

 Baduketela ohore eta on hanitz sari.

 

 8

 

 Hara beraz nonche dohan Uropaku jenderik,

 Nihoiz ibili ezten beltzen herrietarat

 Edo-zeinek hil dezakela eztaduka konturik

 Ikhastera gaina baita, hura, toki hetarat.

 

 9

 

 Ordu berean hargatik hari da irakasten

 Bere bizitze garbiaz eta eztitasunaz

 Graziarekin batean, gizonak zer daideken.

 (Misionestaren lanak errechago hainbertzenaz.)

 

 10

 

 Asko urtheren buruan etcherat ethorria,

 Zeren ikhasi-gogoak ikhaseak baititu,

 Jakintsun handien lagun izatu zen ezarria

 Eskualdun batek hola du Frantzia ohoratu.

 

 11

 

 Eta bitartean hura, hain jakintsuna zena

 Etzen ahalke non-nahi eskuaraz mintzatzeaz;

 Jakin zezitela denek nongo seme zen hura

 Ongi atsegin zuela eskualdun izaiteaz.

 

 12

 

 Gehiago dena, eskuara nihoiz gal ezadien,

 Eta gutartean idukiz azkar gure mintzaira,

 Eskual-herriak Eskualdun egon zitezen,

 Baginuen aspaldion eskual-besta ederra.

 

 13

 

 Besta heyen emailea galdua izana gatik,

 Hari esker batuzkegu aitzina besta berak;

 Izanen tugu horrela handik edo hemendik

 Kantu berri ederretan pertsulari azkarrak.

 

 14

 

 Oraiko jendeak beraz, huntarik landakoak

 Eta geroagokoak erranen du eskuaraz

 Abbadie Jaunak zein maite zituen Eskualdunak

 Ohore handi dugula Eskualdun izaiteaz.

 


inprimatu