inprimatu
Zizurkil'dik
Izenburua:
Zizurkil'dik
Sinadura:
Buztin-Balaakoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Buztin-Balaakoa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
180.zk.
Orrialdea:
1

Zizurkil'dik

 

Buztin-Balaakoa

 

 Egi samin, garatza

 MUTILL-ZARRA'rena,

 Zizurkill'ko berria

 eman ziguena;

 

 nola neskatxak diran

 ibilli jaietan

 arroturikan ordu

 berandukoetan...

 

 aintzakotz artu gabe

 beren izatia,

 emakume argalen

 lanbide tristia...

 

 Orlako neskatxakin

 ezkondu bildurrez,

 erri dena betia

 dago mutill-zarrez;

 

 t'ara zer esan bear

 detan gaur bertatik

 era orretan ni len

 ibiltzeagatik.

 

 Aizazu, Joxp'Antoni,

 nun nere gogoa

 jantzi-arro, parpallaz,

 an nere sankoa;

 

 euskal oitura onari

 begiratu gabe,

 egiņaz neronei ta

 beste azkoi kalte...

 

 gelditu nintzan guztiz

 betiko mingarri

 NESKA-ZAR txanpon gabe

 denen parragarri.

 


inprimatu