inprimatu
Amaren eriotza
Izenburua:
Amaren eriotza
Sinadura:
Buztarri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Buztarri

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
138

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amaren eriotza

 

Buztarri

 

 Milla bederatzireun

 berrogetabata,

 Otsaillak ogetabi

 eta larunbata,

 amarrak baiņo leno

 bederatzik jota

 goiz artan artu gendun

 disgustu galanta;

 ura bai zan negarra,

 amatxo il zan ta.

 

 Ama maitegarria!

 juan ziņan mundutik;

 ia entzuteidazun

 zagozan lekutik;

 orra bertso batzuek

 semian agotik,

 beti zugaz pentsatset

 goizian goizetik,

 nik etzaitut aztuko

 mundukuakgatik.

 

 Azkeneko arnasa

 eman zendunian

 antxe egondu nintzan

 oian barrenian,

 nik al izan nubenik

 moduik onenian,

 otoitz egiten nuben

 zure izenian,

 ama zeruratzeko

 bide zuzenian.

 

 Bular gaņin arturik

 esku ta besuak,

 tristiak izan ziran

 orduko pausuak.

 Aitak amarentzako

 malko ta mosuak,

 ori ikusi gendun

 pameli osuak

 or azken partiera

 gure gurasuak.

 

 Kanpo santuan sartu

 igande goizian,

 entierrua egin

 leneko klasian,

 senidiak guztiak

 ara batu zian,

 egun artako itzak

 ain illunak zian

 neri etxat aztuko

 bizitza guztian.

 


inprimatu