inprimatu
Mendaro'tik
Izenburua:
Mendaro'tik
Sinadura:
Bustin Balle
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
BalleBustin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
627.zk.
Orrialdea:
5

Bustin Balle

 

 Itzaldi ederrak egiñ giñuzen

 Lengo igandian aditu

 Lo zeuden asko egin zituzten

 Egun orretan esnatu.

 Gure legiak Euskal-Errian

 Egin ondoren "pirmatu"

 Santandar'era joan orduko

 Guzti guztiak borratu.

 

 Lengo igandian aditu

 Leno etzan gudaritza

 Amaika euskaldunek aspaldi ontan

 Eman du bada bizia.

 Aita ta amai ainbeste kosta

 Euren semiak aztia

 ¿Ondo aldago Aprikara eraman

 Eta bizia kentzia?

 

 Amaika ergel kanpuetatik

 Gugana dira etortzen

 Euren errian egon diranak

 Beti bai gosiak iltzen.

 "Tripa" galanta berialaxe

 Emen zayela azitzen.

 Asperturikan gaude aspaldi

 Beti alperrak mantentzen...

 


inprimatu