inprimatu
Erbiyari
Izenburua:
Erbiyari
Sinadura:
Bustin Balle
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
BalleBustin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
651.zk.
Orrialdea:
7

Erbiyari jarriyak

 

Bustin Balle

 

  (Jarraipena)

 

 Ala ere gelditu zan

 Andre ori pozik

 Egin etzionian

 Gorputzian gaitzik

 Etzuan ateratzen

 Aren kontra itzik

 Ona abilla zala

 Alabatu baizik.

 

 Erbiaren ertera

 Zan ikusgarria

 Txerriari bezela

 Ballesta jarria

 Igesi goitik bera

 Ai aren larria

 Ibar aldian bera

 Or da etorria.

 

 Ankan gisa muturra

 Libratutzen badu

 Oraindikan erbia

 Ez diteke galdu

 Eiztari oberikan

 Billatzen ezpadu

 Lengo parajietan

 Pasiatuko du.

 

 Erbia eraman nai

 Gizon orrengana

 Gizarajoa dago

 Jan nai lukiana

 Ura berriz igesi

 Mendira juana

 Ayek ezin atxitu

 Ortan dago lana.

 

 Erbi ar gorri bat da

 Begiak larriak

 Buztana motza eta

 Luze belarriak

 Egiten ditu salto

 Ikaragarriak

 Eztauka atxiturik

 Atzo elbarriak.

 

 Eiztari guziak nik

 Ditut enkargatzen

 Iņork orrelakorik

 Badu arrapatzen

 Presenta dezatela

 Agudo Belauntzen

 Egindako promesak

 Kunplitu dezaten

 


inprimatu