inprimatu
Erbiyari
Izenburua:
Erbiyari
Sinadura:
Bustin Balle
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
BalleBustin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
7

Erbiyari jarriyak

 

Bustin Balle

 

  (Jarraipena)

 

 Ofrezitu zioten

 Kaballero bati,

 Adiskide arrekin

 Egiteagatik:

 Poderosoa lagun

 Atsegin da beti

 Iñoiz ateratzeko

 Nezesidadetik.

 

 Erbi auk arrotuta,

 Artu zuten gala

 Bakarrik erregalo

 Exkatxoa zala,

 Gauza geyago ere

 Bearko zirala

 Adiskide egiteko

 Gizon printzipala.

 

 Erregalia orren

 Añadidugarri

 Altzan esneak bildu

 Eta ziran jarri

 Auzotikan marmita

 Bai zuten ekarri

 Danak eramateko

 Kaballero orri.

 

 Erbia zuten preso

 Ustez segurantzan

 Andik artzera gero

 Andrea libratu eta

 Ankak libratu eta

 Bazebillen dantzan

 Atia irikiko

 Zion esperantzan.

 

 Atea irikita

 Jarri zionean

 Agudo saltatu zan

 Kontentu onean

 Leyotik ere kanpora

 Larritasunean

 Pozik destierroa

 Kunpli zuanean.

 

 Basoko erbi eta

 Pizti jeneroak

 Kasta gogorrak dira

 Ankaz aguroak

 Ezpadira jarritzen

 Ate seguroak

 Begiak argi ditu

 Prisioneruak.

 

 Juezak agindu gabe

 Egiña presoak

 Bera erabakita

 Erbian kasoa

 Lotu eta etxean

 Egon zan gaxoa

 Antxe igaro zuen

 Gau triste osoa.

 

 Andre zuten fiskal

 Au zan sententzia

 Kaballeroaren etxian

 Kentzeko bizia

 Nobait aren kausan

 Ala merezia

 Baña libratutzeko

 Izan du grazia.

 

 Partira egin zuten

 Ezagun adio

 Kontenplazio gabe

 Presa zan medio

 Kalara ere estu

 Pasa oraindio

 Urrengo birajian

 Ekarriko dio.

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu