inprimatu
Erbiyari
Izenburua:
Erbiyari
Sinadura:
Bustin Balle
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
BalleBustin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
649.zk.
Orrialdea:
7

Erbiyari jarriyak

 

Bustin Balle

 

 Publikatzera erbi

 Baten aizoak

 Belaunikatzen ditut

 Informazioak

 Ondo egin ezkero

 Esplikasioak

 Komerigarritako

 Ai zer funzioak

 

 Erbi ori zebillen

 Beti pikardian

 Gauaz soroan jan da

 Egunez mendian

 Lapur abillen gisa

 Malizi aundian

 Iņork ezi luzitu

 Aren guardian.

 

 Bere gustoko gauzak

 Gau illunez janda

 Egunez gordetzen zan

 Sasira joan da

 Ankaz abilla berriz

 Arrapatzen lan da

 Komeririk asko

 Arekin izan da.

 

 Erbi argana zeuden

 Guztiak koleran

 Zergatikan zebillen

 Askoren galeran

 Lazoa para diote

 Soroan sarreran

 An arrapatutzeko

 Bere etorreran.

 

 Erbia etorri da

 Lenengo garayen

 Lazoan sartu eta

 Gelditu zitzayen

 Auzoko bat zegoen

 Berriz atalayen

 Andikan oztu eta

 Ark eraman zien.

 

 Aleluyak zituen

 Etxera joatian

 Danak juntatu ziran

 Ixtillu batean

 Nunbait ez ikusi len

 Erbirik artian,

 Larri ziran seguru

 Jarri bitartian.

 

 Egur bat sartu zioten

 Aotik kurioso

 Sokaz lotu ere bai

 Muturra tieso

 Ankak esku ta umill

 Gelditu zan oso

 Gero armariuan

 Sartu zuten preso.

 

 Modu ontan erbia

 Lazotik oztuta

 Jarri zuten muturra

 Zankoak estuta

 Gero prisionero

 Barruan sartuta

 Ustez ipiņia zan

 Aseguratuta.

 

 Iges egin beldurrik

 Etzedukenean

 Sosegatu ziraden

 Kontentu onean

 Pentsatu zuten ala

 Jarri zutenian

 Erregalatutzia

 Bigaramonian.

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu