inprimatu
Bertso batzuk jartzea
Izenburua:
Bertso batzuk jartzea
Sinadura:
Bustin alde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bustin alde

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
5

Bustin Alde

 

 Bertso batzuk jartzia

 Egin det pentsatu

 Lege Zarreko oiturak

 Ez ditezen galdu,

 Gure dantzari Simon

 Nairikan goratu:

 Anai arreba danok

 Arretaz aditu.

 

 Mendaron jaiua da

 Kilimon onduan

 Edukatu ta azi

 Gutxiren moduan.

 Amaika soņu badu

 Sartuta buruan

 Iņortxore ez gera

 Gu aren onduan.

 

 Lenbiziko kuadrilla

 Berak zigun jarri

 Oraņ erakutsitzen

 Ai da beste biri.

 Danai esan egiņaz

 Sayora etorri

 Lenbiziko mutillei

 Gero neskatxeri.

 

 Beti gau eta egun

 Ari da lanean

 Mendaro onetako

 Gazteen onean,

 Guztiak ari dira

 Arretaz lanetan

 Plazara ertetzeko

 Santana jaietan.

 

 Gorputzak biguņak ta

 Gorriak matrallak

 Guztiak txit berdiyak

 Neska ta mutillak.

 Euren izkillutzako

 Ezpata makillak

 Goratutzen ditugu

 Simon'en kuadrillak.

 

 Guztizko bide ona

 Artua badezu

 Oker zabiltzan asko

 Zuzendu dituzu.

 Neskatxa ta mutillak

 Zeurekin dituzu

 Mendaro'ko gaztien

 Maixua zera zu...

 


inprimatu