inprimatu
Jesus Aurrari
Izenburua:
Jesus Aurrari
Sinadura:
Bussi, Luigi
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Karmelo Echegaray)
Egilea(k):
Bussi, Luigi
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
182-183

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus aurrari

 

Bussi, Luigi

 

 Zeru goitikan aska batera

 jeisten zeran aur maitagarriya:

 Otzak, ikaraz ikusten zaitut

 Zu, eguzkiyen argilariya.

 ¿Nola da au, baña, Jesus nerea?

 ¿Zer maitetasun dezu barruan,

 Añ goitik jechi, eta jartzeko

 Umildurikan zauden moduan?

 Ezagutzen det ordea, zer dan

 Zuk nai dezuna, nere maitea:

 T' ala, bazaude dardaraz otzak,

 ¿Ez dezu naiko ni urbiltzea,

 Eta maitaro, musuz ta malkoz

 Zure oñchoak berotutzea?

 ¡Beira zadazu, malko samiñak

 Dariozkaten begichoakin,

 Barkaziyoa, negarrez dauden

 Denai eskeintzen diotenakin!

 Seask' ontara dira etorriko

 Artzaiyak eta bai-ta erregeak,

 Aurchoak eta gizon gogorrak,

 Ala aberatsak, nola pobreak;

 Eta guganonz, maitetasunez

 Zabal dauzkatzun beso chikiyak,

 Egunen baten agerko dira

 Egiñaz gauza jaungoikotiyak:

 Deseginduko dituzte ekaitzak,

 Jende-taldeak bedeinkatuko,

 Itsuak argi biurtuko, ta

 Lurpean dauden illak piztuko.

 T' añ aur bazera gaur agertzen da,

 Zugana, bildur iduki gabe,

 Nai dezulako denak joatea,

 Bada bakarrik da zure jabe

 Gozotasuna, biguntasuna,

 Maitetasuna garrez betea,

 Esanaz denai: «Ez bildur izan,

 Ni naiz ¡ni! zuen anai maitea:

 ¿Ez dakutsute lasto char oek?

 ¿Ez dakutsute aska nerea?

 ¿Ez dakutsute emen nere Ama?

 ¿Zergatik, bada, bildurtutzea?

 


inprimatu