inprimatu
Otsoen Malezia
Izenburua:
Otsoen Malezia
Sinadura:
Bortuko Aitacho
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bortuko Aitacho

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1828.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoen Malezia.

 

Bortuko Aitacho.

 

 1

 

 Otso multcho bat behin, gizon gisa bezti,

 Zelhairat jeutsi ziren menditik beheiti:

 Herritan, hirietan, legun eta ezti.

 Jenden enganatzeko zabiltzan abilki.

 

 2

 

 Nahi bezala zuzten ikhertzen chokhoak,

 Eta errechki biltzen gauza hautuzkoak:

 Ardi, zikiro, bildots, oilo, oilaskoak,

 Inoranten arteko oi, zer putikoak!

 

 3

 

 Egunaz zuzten ongi begiztatzen  gauzak

 Eta gauaz egiten yoko batzu gaitzak;

 Gero besta, josteta, soinhu eta dantzak;

 Aise tuzte demboran biribildu gantzak.

 

 4

 

 Ez du luzaz irauten gaizki dabilanak:

 Khirets gerthatu zeizten ondoko egunak:

 Besteren on guziak baitzituzten janak,

 Garbi ezin atheraz han zituzten lanak!

 

 5

 

 Heien gaizkiez ziren jendeak ohartu,

 Bai eta zombait otso kaioletan sarthu;

 Beste zombait oraino kampoan gelditu,

 Azkar denak auzia beretako baitu.

 

 6

 

 Orduan justizian egin zuten haro,

 Gaztigatu beharrez obendunak oro:

 Bainan zozitatea utzi zuten oso:

 Hola gelditu ziren bethi berdin otso.

 

 7

 

 Orai ere ikusiz gaichtoen  indarrak,

 Dolugarri zauzkigu anhitzen nigarrak:

 — Nola gerthatu dira jendetan malurak?

 — Otso izan baitira Stavisky-tarrak.

 

 8

 

 Pertsu haukien funtsa huntara da biltzen,

 Gure gora-behera zerk duen ibiltzen:

 Jainkoaren Legia, ezpadute hartzen,

 Bakea, justizia... oro dira galtzen.

 

 


inprimatu