inprimatu
Erioz
Izenburua:
Erioz
Sinadura:
(Bordes?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordes?

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
58.zk.
Orrialdea:
152

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erioaz

 

(Bordes?)

 

 Gizona non dek zuurtzia?

 Zer ez dakik,

 Iguintzak biotzez mundua

 onezkero eriotza dek

 urbildua iregandik

 Ez dela deus ire bizia.

 Ke bat baizik?

 

 Mundutar, atsegin loietan

 Ondatua,

 Auxe euki zak ire gogoan

 Gogortua;

 Oroi adi il bear aizela

 Azkenean

 Biar, aurki izan aitekela

 Lur barnean.

 

 Aberatsa, ire diruak

 Itxutzen au;

 Agintza zoroez munduak

 Zoratzen au;

 Asi adi txoraldi ortaz

 Lotsatutzen

 Baila benetan eriotzaz

 Bildur artzen.

 


inprimatu