inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordazarre, Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
847.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama

 

Bodazarre, Pierre

 

 1.

 

 Ai! zer plasera, bost urthen bürian sor lekhilat ützultzia

 Ene herria etsitü nian, zure berriz ikhustia

 Aski sofritüz nik hanitxetan, desir nükian hiltzia

 Ez bazüntüdan hain maite ukhen, o Ama Eskual-Herria

 

 2.

 

 Hanitxen gisa phartitü nintzan, etsarian güdukatzera

 Gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera

 Ez bainakian, orano ordian, zer zen amaren beharra

 Hari phentsa eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra.

 

 3.

 

 Erresinola khantari eijer libertatian denian

 Bena trixtüran higatzez dua kaloia baten barnian

 Gü ere ama hala guntüzun, tirano haien artian

 Zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handirenian.

 

 4.

 

 Orhiko txoria da den bezala fidel Orhi bortiari

 Üskaldün guziak gütutzu, ama zure zerbutxari

 Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri

 Ikhusten gütüzu othoitzetan zure arbola saintiari.

 

 5.

 

 Sorthü berriak, bere khunatik, lehen elhia du «ama»

 Bere ilüsione ederrian, ez dezazüla abandona

 Zure amodiuaz egar itzozü bizitze huntako phenak

 Begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure «Ama»

 


inprimatu