inprimatu
Seaska alboan (Abestia)
Izenburua:
Seaska alboan (Abestia)
Sinadura:
Bordari (E.Imaz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, E.

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
145.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Seaska alboan (Abestia)

 

Bordari (E.Imaz)

 

 Lo egin zazu,

 nere potxolo,

 lo egin zazu,

 lo, lo, lo.

 

 Amiñatxua,

 emiñ gaixua,

 zuri begira

 gozaro.

 

 Aingerutxua

 seaska alboan

 ego zabalik

 zai dago.

 

 Lo egin zazu,

 lo, lo, lo.

 

 Zure gorputza

 lirain liraiña,

 loretxuaren

 usaña.

 

 Zure begiak

 dir-dirdariak,

 izar zerutik

 jetxiak.

 

 Zure arpegiko

 masail gorriak,

 goiz garbiari

 osturikako

 argiak.

 

 Ortza txikiak

 berdin sarriak,

 elur maluta

 txuriak.

 

 Zure ezpaintxoak

 txingar goriak,

 marrubia lez

 gorriak.

 

 Zure illiak,

 ille urriak,

 eguzkiaren

 izpiak.

 

 Ene maitia,

 ene pitxia,

 ene jaunaren

 grazia.

 

 Lo egin zazu,

 nere potxolo,

 lo egin zazu,

 lo, lo, lo.

 

 Amiñatxua,

 amiñ gaxua,

 zuri begira

 gozaro.

 

 T'aingerutxo bat;

 seaska alboan,

 maitetxo, zure

 zai dago.

 

 Lo egin zazu,

 lo, lo, lo.

 


inprimatu