Donapaleun lehen maila ez dugu hetsiko
Borda, Itxaro
Zaineten irakitzen ari da odola
Ez dakigu oraindik epelaraz nola
Egia gure baitan esperantz dagola.
Donapaleun bait dugu umen ikastola.
Amikuzen jendea etsiturik zagon
Alkarreri euskaraz ez zion "egun on"!
Arrotzari lotuak emazte te gizon
"Beharko dugu jalgi" ahapez ginion...
Udezken eder hartan soinu alai bazen
Coria ere zoan gora Amikuzen
Txalapartak mendien urrun ziren ozen
Ikastola bat sortu zelarik Garruzen.
Zein den gauza haundia horren ikustea
Haurrak bere bizian erdara uztea
Burraso, erakaslek dute sinestea
Guk euskara horrela denek ikastea
Aurtan ikastola da pollit emendatu
Lehen mailekoa're bait dute altxatu
Amikuzen laminik alai du kantatu
"Horrela beher dugu euskara salbatu..."
Joseba, Maite, Kaiet, Panpi, Santiana
Ezin ditzazket denek deitu bana-bana
Anderenoek, Yvette, Odette eta Jana
Euskara zure alde daramate lana.
Haur horien aurrean naiz ahalgegarri,
Nere gogoan bait da ilun hotza jarri:
Erdarak lepoan dit uztarri ezarri
Nere erdalduntzea zait deitarragarri!
Amaren eskutikan lasterka badoa
Herri ikastolara pozetan haurtxoa
Irria ezpainetan bihotzan goxoa
Iduri airatzen den mendiko urtxoa
Frantzes Lendakariak zeraukun agindu
Laguntza izugarri baina fu egin du
Ahoetan euskarak maitasunez mindu
Umen irria bait da doi batez samindu.
Beha gaur egun zer den gure bekatua
Hortaz akademia dago nekatua
Gure haurra euskaraz da eskolatua
Hori digute atzo hek debekatua
Ikastolaren bidez libra loretxoa
Euskaraz mintzatzea de gure deretxoa...
Arratza bildur dago bai zutaz haurtxoa
Ikusten bait duzutan askapen urtxoa
Aditu dugu gauaz eder harrabotsa,
Haize garbiak duen maitasunko hatsa
Derauku auhenean "euskaldun ez lotsa
Segi ikastolekin kartsuki urhatsa..."