inprimatu
Biarnoko adiskide bati...
Izenburua:
Biarnoko adiskide bati...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1510.zk.
Orrialdea:
5

Biarnoko adiskide bati...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Adiskidantzaz nahi zaitut gaur euskal bertsotan agurtu

 Erakaslea zinelakoan eta ni ikasle mutu

 Hiru lau urtez sobera luzaz ez zintudan ezagutu

 Geroztik zerait beldurra joan, iragan hura damutu...

 

 2

 

 Ez dukezu ez edirenen hor bertso aide honen funtsa

 Neronek ere zergatik egin dituztan ez dakit untsa...

 Ez dukezu ez konprenituko mintzatzen dutan hizkuntza

 Zer inporta du kidetesunak haldin badu zabalkuntza!

 

 3

 

 Ahuñamendi departamendu hure zutenean sortu

 Berex jartzea zoritxarrean ez ginuen nehoiz sortu...

 Gure arteko hartu emanak zituzten beraz gogortu

 Eta batean bizi araziz ginen elgarri elkortu...

 

 4

 

 Hoberena da Biarnokoa, hoberena euskalduna

 Hori ditake herri askotan usu entzuten duguna;

 Hurbilagotik miatzen bada lurreko uren haguna

 Ez da ikusten gaurko orduan alaitzekorik laguna!

 

 5

 

 Zureak eta nere herriak dute kondaira berbera

 Lokarri bakar daukatelako Nafarra handia bera...

 Oraindik gaude hilak erdiak hihotzetikan minbera

 Noizhait segitu dugulakoan zapalzalea sobera!

 

 6

 

 Zure herriak, adiskidea, badu zerbait handitasun

 Eguerdiko goiko mendiak betidanik larritasun

 Aintziretako ur gauden harek goizalderat argitasun

 Eta nik uste zelai zabalak biziarentzat maitasun!

 

 7

 

 Nere herria irriz ari da hegoaz larrazkenean

 Iratze gorri haien gainetik urxoak lohazkenean...

 Etxeak ere bozkariotan sartzen dira azkenean

 Sua pizturik haurrak beroan uroski ditazkenean...

 

 8

 

 Bi herrietan gizonak beren ohiduraz biluziak

 Laborariek hartu dituzte treinak hor eta untziak,

 Bi herrietan gizonak beren ohiduraz biluziak

 Larru soziala hautsirik dago; galduak gara guziak.

 

 9

 

 Herri umilak gabiltza biak zapalkuntzaren kargutik

 Noiz ateratzen ahalko gara minorien bekatutik?

 Zoritxarraren kontra hasarrez bidez joateko zutik

 Euskal semeak biarnesekin ibil ditela eskutik...


inprimatu