inprimatu
Berriz ere bide bera
Izenburua:
Berriz ere bide bera
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1430.zk.
Orrialdea:
5

Berriz ere bide bera

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Berriz ere bide bera hartzen dugu egunero

 Uda negu ilun argi berdin bat hotz edo bero

 Zer egin behar den hobetzeko nehola ez galda gero

 Molde horretan guretzat errex da bilakatzea ero...

 

 2

 

 Bide luze nardagarri eskolarako bidea

 Alki gogor, azantz haundi; barkatu zu haurridea!

 Etsipen bultak ere ba dira faltatuz adiskidea,

 Ahanztea da guziendako lehengo eskubidea.

 

 3

 

 Emeki da kar zaharra eskola kidez betatzen

 Bertan,gara jargietan leku uzteko tinkatzen

 Orduan ere adinekoak ttipiagoer kexatzen

 «Nork ote du gaur zuek ala nik toki honetan manatzen?»

 

 4

 

 Jokolari asko bada mintzo direnak goraki

 Neri hurbil dutan batek keinu egiten badaki

 Kontrakoak hor boza altxatuz dio: «hau dut erabaki

 lrabazleak zarete baina dena joko ta aitzaki...»

 

 5

 

 Batzu aldiz seriosak karraskan beti ikasten

 Hola dute duda gabe beren buru huna hazten

 Nere aurrean kokatzen dena orduan de berriz hasten

 Estona beraz gauza guziak gero baditu ahanzten!

 

 6

 

 Mutikoek gordez dute erre lehen zigarreta

 Gizonduak, espantuka, kar osoa bedi keta

 Batek hartu du futbolarier eskainitako kaseta

 Hor daude denak solas haunditan sasi-kirolari meta...

 

 7

 

 Astelehen goizetako bisaiak dira bakarrak

 Begiak hain ttipi eta bortxatuak irriparrak

 Neskak ez ditu oraino kendu krema ta pudra ondarrak

 Triste deleko iduri dute orroitmenezko negarrak...

 

 8

 

 Eta ni hor gogoetan galdua aments batean

 Alabaina nagolarik lo haundiaren atean

 Nere buruan besterik ez da hartu usaien artean

 Agur erranez tokia utziz bizirik naiz gizartean...

 

 9

 

 Azkenean jauzten gara eskolara joaiteko

 Erdi loan herabean, egiaren erraiteko;

 Kasetxean «Le Monde» erosi, argituak izaiteko

 Eta mundukp berri freskoak xeheki atxemaiteko.

 

 10

 

 Badakit bai goiz huntako pidaia dela bukatu

 Laster orain nahi dugu buru laner atelatu:

 Notez gaituzte saristatu ta ere notez akulatu

 Egungo ere beharko dugu gure izana ukatu...


inprimatu