inprimatu
Arbola bat iduri
Izenburua:
Arbola bat iduri
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1561.zk.
Orrialdea:
5

Arbola bat iduri

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Arbola bat iduri lurrari lotzean

 Bi etxeen artean hiri bihotzean

 Aterberikan gabe kale arrotzean

 Bakarrik sortu nintzen zimenta hotzean...

 

 2

 

 Arbola bat iduri heriotza lagun

 Oihaneko anaiak dauzkat hemen urrun

 Udaberriz errekak kantu eta hagun

 Bakarrik nagolarik umezurtza egun...

 

 3

 

 Emendatu nahia naizen bitartean

 Zimenta et'asfalta bi bien artean

 Berribil ke beltzeri hurbil ezartean

 Abarrak ari zaizkit gerlan apartean...

 

 4

 

 Arbola bat iduri soinu hostoetan

 Hagaztinak bezala garai goxoetan

 Aritzen zerauzkidan zer beroetan

 Bestari zuen leiho ilun erhoetan...

 

 5

 

 Arbola bat iduri lantegien kea

 Usantzeko dadukat gizonen nekea

 Kartzelatzat aspaldi erroen bakea

 Burdin hariz bildurik libre nitakea?

 

 6

 

 Zimenta et'asfaltan kaleak eginak

 Nere bizi 'tokian parking atseginak

 Saparen indarrak hor zaizkit aldeginak

 Neri arrazoin baitu hiri erreginak...

 

 7

 

 Arbola bat iduri heriotz ondoan

 Lagun egizu nere nahiak gogoan

 Su ederra beroa zaudezen gozoan:

 Hezurrak egur daude karrika zokoan!

 

 8

 

 Arbola bat iduri azkar nintzen sortu

 Bainan bide galdutan ezer nuen lortu

 Orain hostoak zaizkit horrela legortu

 Askapen iturria baitzerait agortu...


inprimatu