inprimatu
"Allez les verts"
Izenburua:
"Allez les verts"
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1367.zk.
Orrialdea:
7

"Allez les verts"

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Hiru edo lau bertsu oraian nahi nituzke kantatu

 Gertakari hau, gure Frantziak nahi baitu ohoratu

 Ta bozkaria gaitezen denak, populiak e juntatu

 Behar baitugu, boza gal arte «Allez les Verts» oihukatu.

 

 2

 

 Larqué, Rocheteau, Synaghel, Lopez, Sarramagna ta Lacuesta

 Bathenay, Piazza, Revelli biak, nolaz hauez ez guk maita

 Jainkoak dira mutikoentzat eta Herbin heien aita

 Guziek orai «Allez les Verts» ba, dezagun goraki kanta.

 

 3

 

 Oraitik haste utzi ditzagun euskaldun ta'skal herria

 Frantzia du bai nahi gabean Saint-Etienne-k juntatia

 Ikusi dugu, Joeffroy-Guicharren, frantsesa kirolaria

 Ixil pilotak, xixterak bota, hauxe da gertakaria!

 

 4

 

 Muniken kontra, Sofiaren kontra, beti dira irabazdun

 Ez da ikusten, mundu guzian, frantsesik bizi bai egun

 Rocheteau ojan da, balioarekin, hortako baizik ez da hun

 Tanto bat gehio, berdeendako, «Domi» ederki hobendun.

 

 5

 

 Frantsesak dira, mundu hunetan, uros oraian biziko

 Saint-Etienne baita, geroan beti, xapeldun handi elkiko

 Revelli biek, ta ere Larque-k, esperantza ezarriko

 Kurkovik-ek, baloia bi eskuz, du segurki atxikiko...

 

 6

 

 Frantsesak dira, xoraturik so, ta eskuak kurutzean

 Berde taldeak, zer inen duen Eindhoven-en aintzinean

 Ta irabazten balinbadute, kanta dezagun batean

 Gara Saint-Etienne, bakar zirezte, lur huntakoi xapelgoan.

 

 7

 

 Ixil pilota gelai mutillak, so egin telebixteri

 Europa kopa, urre pollit hau, behar dute irabazi

 Herri bat dela, gure Frantzia, bai erakuts arrotzeri

 «Allez les Verts» bat, juntaturik gaur, gara dezagun igorri.


inprimatu