inprimatu
Potajiarena
Izenburua:
Potajiarena
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
119

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Potajiarenak

 

Bilintx

 

 1

 

 Egunaren izena

 Ez dakit nola zan,

 Bañan señalagarri

 Partidu bat bazan

 Pillotan jokatzeko

 Oyarzungo plazan.

 Nai det nere orduko

 gertaera esan

 Urrengoan beste bat

 Eskarmenta dezan.

 

 2

 

 Partiduba jokatzez

 Bakatu zanian,

 Ostatura joan nintzan

 Zuzen zuzenian;

 Mayera jana ekartzen

 Asi ziranian,

 Apaiz bat serbitzen zan

 Aurren aurrenian;

 ¡Sartu zan makiñabat

 Arren barrenian!

 

 3

 

 Nere ditxa guziak

 Badute ajia;

 Noski naiz Jaungoikoak

 Astutzat lajia,

 Gosiak egin nuben

 Ango biajia;

 Kulpa zuben arentzat

 Daukat korajia,

 ¡Apaiz batek janzuen

 nere potajia.

 

 4

 

 Zintzur ona zubela

 Ondo siñaliak

 Eman zituben apaiz

 Baberrun zaliak;

 Dozenaka tragatzen

 Zituben aliak.

 Maskatu ere gabe

 Tripazai jaliak;

 Alako aisa nola

 Antxua baliak.

 

 5

 

 Tragatutzen zituben

 Igar ta eseak,

 Ez ziran arren diña

 Zetozen klaseak!

 Agertu orduko zeuzkan

 Tripara paseak,

 Kortesiya gabeko

 Txapela luzeak;

 Arrek naikua jan ta

 ni berriz goseak.

 

 6

 

 Gerostik ostatuban

 Sartu ordurako

 galdea egin gabe

 Ez det nik faltako

 Egun artako apaiza

 Otedan arako;

 Ez apaiz guziak

 Berdiñ dialako,

 Baizik batek bildurra

 Sartu ziralako.

 


inprimatu