inprimatu
Kontxesi
Izenburua:
Kontxesi
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
561.zk.
Orrialdea:
4

Kontxesi'ri

 

Iztueta

 

 Maite bat maitatzen det maitagarria

 Begi ederra du ta, guztiz argia;

  Daukat urruti,

 Bañan ezin kendu det burutik

  Aren itxura;

 Saldu albaliteke pixura

  Urriaren truke

 Nork erosi paltako ez luke.

 

 Ogeitalau leguaz nago aparte,

 Bitartean badauzkat milloi bat ate

  Guztik itxirik,

 Nai arren ezin egon ixilik,

  Beti negarrez,

 Nere maite maitiaren galdez:

  Ote dan bizi,

 Biotz biotzeko, nere Kontxexi.

 

 Egunaz argi gutxi, gauen illun,

 Poz-atsegiñik ez da neretzat iñun

  Maitea gabe;

 Egin ote nadin aren jabe

  Oroitutzean,

 Zenbat pena nere biotzean

  Ditut igaro;

 Maite det eta ez da milagro.

 

 ¡Ai au bakardadea eta trixtura!

 Nere biotz gaisoa ezin pixtu da,

  Ain dago illa;

 Beti dabil konsuelo billa

  Bere artean;

 Banengo maitearen aldean

  Ordutxo biko

 Pena guztiak lirake ilko.

 

 Nere maitea zutzaz oroitzen naiz

 Egunaz ere bai ta gauetan txit maiz

  Lotan ere bai,

 Zu ikusitzera nik joan nai

  Libre banengo

 Or nintzake egun bigarrengo

  Naiz orduan il

 Ez nuke izango batere min.

 

 Lenengo gau batean egin det amets,

 Bañan pensamentuak beti aldrebes

  Irteten dira:

 Ustez nengoen zuri begira,

  Maite polita,

 Koprearen gañian jarrita,

  Kontu kontari,

 Nai nuen bañan ez nintzan ari.

 

 Nene maitea daukat beti gogoan,

 ¡Ai orain banengo aren alboan

  Iñoiz bezela!

 Jaunak amets au kunpli dezala

  Balitz konbeni,

 Konsueloz ilko nintzake ni

  Nere ustean,

 Maitetxoren biotza ikustean.

 

 Nere maite polita ez da zer etsi,

 Biyar ez bada ere, or nazu etzi

  Lengo lekuan,

 Ara iristen naizen orduan

  ¡Ai ara poza,

 Nere maite maitetxo biotza!

  Zuri begira

 Pena guztiak aztuko dira:

 

 Zure gauza polit bat or det nerekin

 Iskribaturik dago letra birekin:

  K ta B dira,

 Askotan nago oyei begira,

  ¡Ain dira piñak!

 Maitetxo polita, zuk egiñak

  Sedaz ederki;

 Kolkoan gorderik dauzkat beti.

 

 Esperantzetan bizi maite gozoa

 Noizbait kunplituko da gure plazo,

  Eta orduan,

 Gauza txarrik ez artu buruan,

  Lengoak utzi,

 Ez degu pentsatzen pena gutxi

  Preso sei urtez

 Onduko gaituzte nere ustez.

 


inprimatu