Kapuan da
Bizcarrondo, Indalecio
Izar maite aubena
ain biyotz guztitik
joan zan Donostitik:
orain nere gandikan
urrutiyan dago,
baņan goguan dakat
joan baņan lenago
itzeman zirala,
denbora guchi barrun
etorriko zala.
Kristotasun aundi bat
joan zan ezkeroztik,
senti det geroztik:
zierto dakit ordia
berriz neregana
etorritzen danian
mmitatzen derana
poztuko naizela,
goizaren etorrera
choriya bezala.
Dagolarikan ere
nigandik urruti,
ikusten det beti:
ondetikan joan arren
oroitzatik eziņ;
zorubaren erdiyan
izar batek beziņ
argitasun aindiz,
nere pensamentuban
egiten du diz-diz.
Desiatubaz nago
etorri deriyen,
alegra nariyen;
kontentu biziko naiz
andikan aurrera;
aingeru neriaren
edertasunera
ichutuba oso,
iskribatuko ditut
milla kanta gozo.
|