Juramentua
Bilintx
1
Begi urdiņak dituzu eta
arpegiya zuri gorriya,
nere biyotzak maite zaituben
aingeru zoragarriya;
zumia bezin biguņa eta
mia da zure gerriya,
estutu bage artu liteke
bi eskubakin neurriya.
2
Lengo batian, izar berriya,
ongi fortuna nerian,
maite ninduzun galdetu eta
bayetz eranzun zeniran;
pozakin iya zoraturikan
aditu eta segiran,
beso eskuya estutu nuben
zure gerriyaren jiran.
3
Neri begira gelditu ziņan
buruba triste etzanaz,
ni ere zuri begira negon
Maite neria! esanaz;
luzaro ala egondu giņan
suspiriyuak emanaz,
biyok-alkarren begiyetatik
amoriyua eranaz.
4
Ongi penakin askaturikan
zure gerritik besua
ez zait astuko nola esan ninzun:
"Nere maitetxo gozua,
"zorionaren ekartzallia,
"izar amoriosua,
"zu adoratzen igaroko det
"nere bizitza osua.
5
"Maite nazula len esan dezu;
"berriz esan zazu, arren!
"ez naiz entzutez gogo-beteko
"milla bider esan arren;
"nun da zerubak erabakiya
"beste moduz ez dakarren,
"denbora gutxi barra gu biyok
"izango gera elkarren".
6
Imajiņa bat zillarrezkua,
kordoi batekin lotuba,
begiz aurrian jarri zeniran
kolkotik ateratuba
zeņetan zegon gurutzeturik
Jaunaren Seme Santuba.
"Onen aurrian-esan zeniren-
egizu juramentua".
7
Faltsiyarikan ez zeguela
nere biotz samurrian,
proga emango nizun eguna
arkitzen zala urrian,
begiratua imajiņan ta,
belaun eskuya lurrian,
juramentua eskeņi nizun
Jaungoikuaren aurrian.
8
Fintasunakin kunplituko det,
ez da zer egon zalantzez,
denborarikan igaro gabe
gogo txarreko balantzez.
Erakusitzen baldin badizut
faltsiyarikan mudantzez,
nere biyotza bete dezala
damutasunak arantzez.