inprimatu
Amerikako bizitza
Izenburua:
Amerikako bizitza
Sinadura:
Bizkarrondo Ureña, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
747.zk.
Orrialdea:
10

Amerikako bizitza

 

Txirrita

 

 Europatikan askok egin du

 Amerikara bixita

 etxe onian jayoagatik

 danak an ezin bizi ta

 lana egiñaz aberastuak

 dabiltza ondo jantzita,

 gaur ez lituke ezagutuko

 beren amak ikusita.

 

 Ni ezagutzen nituan zenbait

 Amerikara juantzian

 gu emen asko gauden bezela

 poltsarik ariñ antzian

 ta orañ beiriz pasiatuaz

 lujo aundiko kotxian;

 gaur gizon batek eztu jakiten

 bestia nola bizi dan.

 

 Andik onera ezin liteke

 diru askorik bialdu,

 bat bera nola gertatuko dan

 segurantzirik bai aldu?

 Ameriketan aberasteko

 eztira basta bi ordu

 an ere zenbait izango bada

 berak sayatu biardu•

 

 Ameriketan euskaldun asko

 dauzka begiyak arbiyak,

 an daude bere aziendakin

 mendi ixkiñan jarriak

 izanagatik eunka beyak

 eta millaka ardiyak,

 urte batetik bestera igual

 galduko zaitzka erdiyak.

 

 Ameriketan asko dabiltza

 nik kalkulatzen dedanez,

 naiko okelak janagatikan

 erari gutxi eranez,

 gure sagardo maitagarriyak

 aparte daude esanez,

 nayago nuke an banegoke

 naiz diru asko izanez.

 

 Lagun prestuak aldamenetik

 trankilidade onian

 okela jan da ura eranez

 arliteke lanian;

 nere biyotza konsolatzen da

 au pensatzen dedanian,

 pena guziyak aztuko dira

 aberazten geranian.

 

 Mutlll zuitzuak Ameriketan

 sobra lezake dirua,

 ura daukanak seguratzen du

 mundu ontako zerua,

 andik aurrera nun nai badago

 dibertitzeko modua;

 toki on asko badira baño

 Donostiya da burua.

 

 Amerikatik baldin baletor

 gizon bat ona ta fiña,

 baren lanaren sakrifiyoz

 diru puska bat egiña

 parientiak bisitatzera

 ark dakarren atsegiña

 allegatzian eztu faltako

 ondo zeñek itz egiña.

 

 Nayogatikan oyek bezela

 ez dau errez irauten,

 denbora askuan bajatu gabe

 mendiyan dira egoten,

 ango langille jendiak eztu

 ardo askorik edaten,

 arren ederrak ez dakit nola

 konserbatutzen zeraten.

 

 Len esan degun indianua

 allegatu da etxera;

 ama gaxuak laister altxa zan

 ari lepotik eltzera,

 esanaz: Nere seme maitia,

 sano ta ondo altzera,

 kristau biziya nekez bezenik

 nunbaitetik azaltzera.

 

 Bai amatxo, bai aguantatudit

 osasuna ta biziyak

 nerekiñ ara juan ziradenak

 ez daude onela guziyak,

 baditu aski lagun maitiak

 ilda lurpian utziyak,

 nerau txit ondo ibilliya naiz

 Jangoikoari graziyak.

 

 Gizon prestuba etorri zaigu

 onrradua ta lasaya,

 lenago ere etzan izandu

 fameliaren etsaya;

 dira puska bat aurreratu du

 badauka naiko sasoya,

 gure auzoko neska zar batek

 laister artu du usaya.

 

 Mandaburuko indianua

 etorri omen den neska,

 atzo nigatik ibilliya da

 soltera nagon galdezka,

 laister emen den pretenditzera,

 ¡ai! au demontrezko festa,

 ¡ai ze trajia egingo nuken

 aren diruba baneuzka!

 

 Ark berrogeita bat urte dizkin

 nik ogeita emezortzi,

 urrezko erlojuba emen zaukan

 bere kate eta guzi,

 erretratorik ere ez diñat

 juan zan ezkero ikusi,

 baña egingo diyo danaden

 biartzen banau ez utzi.

 

 Nik emezortzi urte nituen

 ura emendik juantzanian,

 geroztik beti etxe batian

 jardun omen da lanian.

 Buenos Aires'tik urruti gabe

 Plata'ko aldamenian

 amabi milloi bankuan dauzkan

 euskaldun baten mendian.

 

 Gure izeba Prantxika Antonik

 onela esandu lenguan

 Mandaburu'ko indianua

 nola topo egin duan

 par-irri batek itzuli diyo,

 zerbait bazeukan goguan

 buru zuritzen asi da baño

 ¡ai zer mutilla dagoan!

 

 Izeba neri ez dit inportik

 naiz izan erdi zartua,

 gazte txorua baño obe det

 juiziyuan sartua,

 dira piska bat baldin badauka

 egingo degu tratua:

 —ia mutillak ekarri lasai

 baziok zeñek artua.

 


inprimatu