inprimatu
(Serafin Ametzua zenari)
Izenburua:
(Serafin Ametzua zenari)
Sinadura:
(Bizkai Taldea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkai Taldea

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
594-595.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Serafin Ametxua zenari)

 

(Bizkai Taldea)

 

 Gaur zerutik begira,

 zaitugu Serafin

 euskal jator zinana,

 zerutar oragin.

 Zure herriak emen han,

 egiz dizu egin.

 Bizkai taldea ere,

 jatortzu berakin.

 

 Ezin gina gaur egon,

 zuganatu barik,

 ta zure auzora gatoz,

 bihotzak garturik.

 Gure dantza eskeintzera,

 zuretzat osorik,

 zure herriko dantzari

 danekin baturik.

 

 Euskal ohitura zaharren,

 seme indartzaile.

 Herri kutsu garbi ta,

 sendoaren zale.

 Guk zeu izan zaitugu,

 dantza irakasle,

 Serafin Amezua,

 gizon abertzale.

 

 "Bizkai" taldeak inoiz,

 etzaitu ahaztuko.

 Aita baten antzera,

 maite zaitulako.

 Zure bide jatorra,

 dugu jarraituko,

 Herri ohitura zaharrak,

 indar berritzeko.

 


inprimatu