inprimatu
Bei zar, adar oker bat
Izenburua:
Bei zar, adar oker bat
Sinadura:
Biritxinaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Biritxinaga

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
177.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bei zar, adar oker bat

 

Biritxinaga, Joseba

 

 -1-

 

 Bei zar, adar oker bat

 daukagu etxian,

 komeriak ditugu

 esnia kentzian.

 Ostikuaren otsa

 nunbait aditzian,

 gizona dar dar dago

 ukullu ertzian.

 

 -2-

 

 Bei au oba genduan

 ezpazan ekarri,

 sarri erabili nau

 estu eta larri.

 Berau salduta ezin

 berririk etorri,

 dirurik eztaukona

 jagok errukarri!

 

 -3-

 

 Bei au aspaldi dago

 argal eta igar,

 ezin euki lei bada

 orrenbeste indar.

 Esnia kenduteko

 egunez bi bidar

 etzenduke orduan

 akulurik biar.

 

 -4-

 

 Zelan esan leiteke

 argal daguanik,

 ostikuak bizkorrak

 daukoz ba oraindik.

 Esnerik ezin kendu

 iņolaz iņundik,

 ontzi au artu eta

 ba-nua emendik.

 

 -5-

 

 Koldarra ziņiala

 nik eneban uste,

 ariņ ariņ juateko

 beiak bildurtute.

 Ontzia badaukozu

 esnez gaņeztute,

 oindik kendu leikio

 bestera ustute.

 

 -6-

 

 Errapie ximurre,

 erruak zorrotzak,

 esnezko jariorik

 eztario beintzat.

 Atrapatuko baleuz

 apatxaren ertzak,

 apurtuko litukez

 ezpain eta ortzak.

 

 -7-

 

 Beia mantsotutzeko

 zerbait egin leio,

 nik zurekin izan dot

 orrenbeste pio.

 Nik uste izanarren

 eztozu balio,

 erro guztietatik

 esnia dario.

 

 -8-

 

 Ezin atara leike

 iņoiz errazoirik,

 etxako jausiko ez

 bei oni esnerik.

 Ezin emon geiago

 sekulan pentsurik,

 oba da egon daiten

 siku ta antzurik.

 

 -9-

 

 Esnezko iturririk

 eztago gurian,

 alan be bei zar onen

 errape aldian.

 Bezeruak ba-datoz

 esnian galdian,

 ezin salduko dogu

 erdi debaldian.

 

 -10-

 

 Bei orrek egin badau

 ain gaiztua urten,

 ikasi biar dozu

 beiari igarten.

 Beste barri obarik

 ezpada ekarten,

 bezeru barririkan

 ezta biar aurten.

 

 -11-

 

 Zelan alan ba-doia

 aurtengo urtie,

 ez uste errez danik

 beiari igartie.

 Bei au ekarri neban

 zalako merkie,

 nork erosi balego

 salduta pakie.

 


inprimatu