inprimatu
Mikel laguna esan didate
Izenburua:
Mikel laguna esan didate
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
894.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mikel laguna esan didate

 

Bilbao, J.R.

 

 Mikel laguna esan didate

 joana zarela betiko

 baina ba dakit elkar dugula

 laster berriz ikusiko.

 Seguru nago puntuak jartzen

 ari zarela polito

 erantzutera kolpe batetan

 naiz zugana etorriko.

 

 Bertso saioan zu zinen izan

 zuhurra eta zorrotza

 nire gogoan kantan dabil

 oraindik zure abotsa.

 Ez da isilduko mila urtetan

 niregan zure bihotza

 nork dio bada etorri dela

 zuganaino heriotza

 


inprimatu