inprimatu
Iņaki Lasari
Izenburua:
Iņaki Lasari
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
415-416.zk.
Orrialdea:
43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iņaki Lasari

 

Bilbao, J.R.

 

 1

 

 Bukatu zaizu nekea

 Iņaki lagun maitea!!

 Iņaki lagun maitea!!

 Zuhaitz jaioa, su bihurtua

 eta orain berriz, kea...

 Lortu orduko etorri zaizu

 hain maite duzun BAKEA

 hain maite duzun BAKEA

 

 2

 

 HAIZE, ITSASO eta LUR

 ez eiozue esan agur!!

 LUR: zuregana orain doa-ta,

 ITSASO: lastertxo da ur,

 orduan zure uhainez HAIZE

 -mesedez- Iņaki bihur

 -mesedez- Iņaki bihur.

 

 3

 

 Euskal Herriko loreak

 ez izan eskergabeak!!

 ez izan eskergabeak!!

 Iņakigandik hartutakoa

 ez dezala jan sugeak,

 erleei eman, beraien eztiz

 bazkal daitezen umeak

 bazkal daitezen umeak.

 

 4

 

 Zer, EUSKARA ta NATURA?

 nora joan zaigun hura...?

 nora joan zaigun hura...?

 ez dakit baina aurpegitatik

 ken ezazue tristura,

 haren kideak asko gara-ta

 zuek ez izan ardura

 zuek ez izan ardura

 

 5

 

 Gogorra bada burdina

 nolakoa ote mina...?

 nolakoa ote mina...?

 Une batean zapuz daiteke

 bizitzan zehar egina.

 Ea non zauden galdetuz gero

 zer erantzungo dut, IŅA?

 zer erantzungo dut, IŅA?

 


inprimatu