inprimatu
Ilea
Izenburua:
Ilea
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1125.zk.
Orrialdea:
63

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ilea

 

Bilbao, Joserra

 

 Batzuk ileak tente

 beste batzuk oker

 koloreak ugari

 ez da falta ezer,

 hortaz egin didate

 barre hainbat bider

 ezinbestez bait daukat

 ereduz Yul Briner.

 

 Orain hiru lau urte

 ba neukan saltzeko

 arraiaz ala gorantz

 erraz orrazteko.

 Baina gaur ahaleginak

 behar ez galtzeko

 eta dudan apurra

 inork ez hartzeko.

 

 Kasko gainean ditut

 zutik hiru ile

 ai atzo izan banintz

 ni honen jakile

 gaur egon beharrean

 bankuan langile

 asmatu egingo nuen

 sarturikan fraile.

 

 Hogeitamabost urte

 ez naiz horren zaharra

 baina ile-kontuan

 etorkizun txarra.

 Trasplantatzen ez badut

 alfalfa belarra

 nekez luzituko dut

 punkien gangarra.

 

 Buru gainean nuen

 aspaldi oparo

 baina adatsak ez dit

 agoanta luzaro.

 Laster soilduko dela

 argi argi dago

 ipurdia bera dut

 nahiko ilunago.

 

 Tristeziaz ez dut nahi

 busti betazala

 pentsatuz zelan dudan

 buruko azala.

 Ba nekien bentaja

 batenbat ba zala: i

 ezin dudala buka

 Sason-ek bezala.

 

 Batzuk burlaka eta

 ezin ezer egin

 ez bait naiz ibiliko

 peluka batekin.

 Gauza bat gogoratuz

 hartzen dut atsegin:

 hemendik ehun urtera

 denok berdin berdin.

 

 Asunto honek ba du

 hezur eta mami

 eta izkutatzea

 ez zait, ez, komeni.

 Epitafio eran

 nahi nuke ipini:

 ile barik jaioa ta

 berdin hiltzen naiz ni.

 


inprimatu