inprimatu
Atharratze jaureguia
Izenburua:
Atharratze jaureguia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1220.zk.
Orrialdea:
4

Atharratze jauregia

 

 

 1

 

 Atherratze jauregian bi zitroin deratu

 Hongriako erregek batto du galdatu;

 Arrapostu ukhan du ez direla huntu,

 Huntu direnian batto ukhanen du.

 

 2

 

 Atharratzeko hiria hiri ordoki;

 Hur handi bat baduzu alde bateti,

 Errege bidia erdi erditi

 Maria Madalena beste aldeti.

 

 3

 

 Aita, saldu nauzu idi bat bezala,

 Ama bizi ukan banu, aita zu bezala,

 Enunduzun ez joanen Hongrian behera,

 Bena bai ezkonturen Atharratze Salala.

 

 4

 

 Ahizpa, juan zire portaliala,

 Ingoiti horra duzu Hongriako erregia

 Hari erran izozu ni eri nizala,

 Zazpi urthe huntan ohian nizala.

 

 5

 

 Ahizpa, ez nukezu ez sinhetsia,

 Zazpi urthe huntan ohian zirela,

 Zazpi urthe huntan ohian zirela;

 Bera nahi dukezu jin zu ziren lekhila.

 

 6

 

 Ahizpa, jaunts ezazu arropa berdia,

 Nik ere jauntsiren dit ene churia.

 Ingoiti horra duzu Hongriako erregia;

 Botzik kita ezazu zure sor etchia,

 

 7

 

 Aita, zu izan zare ene salzale.

 Anaie gehiena diharhen hartzale,

 Anak artekua zamariz, igaraile,

 Anak tchipiena ene laguntzale

 

 8

 

 Aita jouanen gira oro alkarreki,

 Etchera jina zira changri handireki,

 Bihotza kargaturik, begiak bustirik.

 Eta zure alaba toumban ehorrzirik.

 

 9

 

 Ahizpa, zala orai Salako lehiora.

 Ipharra ala hegua dena jakitera;

 Ipharra balin bada goraintzi Salari,

 Ene korpitzaren cherka jin dadila sarri.

 

 10

 

 Atharratzeko zegniak berak arrapikatzen.

 Hanko jente gazteria beltza beztitzen.

 Andre Santa Clara hantik partitzen,

 Haren peko samaria urthez da zelatzen.


inprimatu