inprimatu
Eskopeteroa
Izenburua:
Eskopeteroa
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
989.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskopeteroa

 

Bilbao, Jose R.

 

 Altxatu du eskopeta

 danba! txoria ai-eneka

 haatik ez da hilketa

 hortarako dauka karneta.

 Zer dauka gizon horrek

 gogo barnean gordeta?,

 zapuztez ta gorrotoz

 ez ote dago erreta?.

 Haatik ez da hilketa

 hortarako dauka karneta.

 

 Lege barruan dagola

 besterik ez zaio axola

 diruz garbitzen du hola

 txori tristearen odola

 -gerritik eskegita

 herioa dariola-.

 Naturaren hiletak

 behar dizkigu antola...

 Diruz garbitzen du hola

 txori tristearen odola.

 

 Jateko ez ditu behar,

 hain egoten dirade mehar!,

 egin beharrean negar

 harro doa munduan zehar,

 bitartean Euskadin

 txoriak desagertzear.

 «Heroe» horren kontra

 gura nuke egin gedar.

 Egin beharrean negar

 harro doa munduan zehar.

 

 Haor dabil-ezin sosega

 eskopeta zertan enplega,

 kardantxilo, hegabera?

 horrentzat dira gauza bera.

 Txori txiki nahiz handi

 jo ta siku, bertan behera

 eta kontuz! ez badu

 hutsez garbitzen norbera.

 Kardantxilo, hegabera?

 horrentzat dira gauza bera.

 

 Ehizara ekantzean

 basa-patarien antzean,

 heriotza laztantzean

 begi biak sutan, trantzean

 paratzen da pozarren,

 edota osterantzean

 zer moduz joan zaien

 hilkideei itantzean.

 Heriotza laztantzean

 begi biak sutan, trantzean.

 

 Besteentzat hainbat dogma

 heurentzat guztia da ona:

 «tiro-pichón» deritzona

 basakeriaren diploma.

 Usakume gaixoa

 kaiolan preso egona

 hiltzeko kapaz dena

 benetan al da pertsona?.

 «Tiro-pichón» deritzona

 basakeriaren diploma.

 

 Eskopetero, ehiztari?

 hor muga ez dago hain argi,

 ni ez naiz juzkatzen ari

 hau dagokio norberari.

 Ez zait bat'e ardura

 inor aserre badadi

 sarraskitzaile hoiek

 ez direlako hamabi.

 Ni ez naiz juzkatzen ari

 hau dagokio norberari.

 


inprimatu