inprimatu
Bertsolaritza gauregun dugu
Izenburua:
Bertsolaritza gauregun dugu
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
415-416.zk.
Orrialdea:
29

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolaritza gauregun dugu

 

Bilbao, J.R.

 

 1

 

 Bertsolaritza gaurregun dugu

 jolasa eta kirola

 baina ezin du inortxok uka

 baita dela poet-ola,

 literatura herritarra ta

 gure nortasun etxola,

 Herri honetan frutu ugari

 emana duen arbola:

 merezi du-ta beraren alde

 dezagun zerbait antola

 

 2

 

 Bertsolaritzak beti izan du

 arlo arras desberdin bi

 ANAITASUNA-k inportantzia

 eman nahi die bieri.

 Jende aurrean egiten dena

 bihurtu bada loredi

 bertso-papera ta idatzia

 alboan ez dadin geldi

 orri pare bat nahi genioke

 aldizkarian edegi.

 

 3

 

 Kiroltasuna nabarmentzeko

 lehiaketa izango da

 zazpi bat bertso neurri aldetik,

 gaia norbere gustora.

 Epai-Mahaikoak izendatzeko

 ba da oraindik denbora

 erabakia sei hilabete

 barru edo emango da,

 beraz lagunak, gerran sartzeko

 prepara zeuen polbora

 

 4

 

 Sarigarriak diren bertsoez

 jokatu nahi dugu jator

 publikatuak beharko dira

 ANAITASUNA-n derrigor.

 Datozen denak publikatzeko

 -aserre ez dadin inor-

 orrialdetan behintzat pare bat

 gordeta daduzkagu hor.

 Asunto dena martxan dago-ta

 ibili zaitezte bizkor.

 

 5

 

 Bertsolariak firma dezake

 izen ala izenordez

 hala nahi badu bere izena

 azken-azken arte gordez.

 Irabazleak jokatuko du

 edozein gizon jator lez

 eta hartuko du guregandik

 errespetuz ta ohorez

 sari bezala afaritxo bat

 diru zikinaren ordez.

 


inprimatu