inprimatu
Irribarre ta lore
Izenburua:
Irribarre ta lore
Sinadura:
Bilbao, Antonio (Itxaskirru)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Antonio

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
VII
Orrialdea:
347-348

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Irribarre ta lore

 

Bilbao, Antonio

 

 Maitea, ames daigun batera,

 Muste zoragarri bat baiatorku

 begien aurrera.

 Ara, une batean,

 bizitzak daukan ederra.

 ...Musker dago bazterra,

 zugaitzak ler-bear,

 Pozaren barria ugalduz

 loreak apaingar.

 ...Lotskor eta bikain

 kuruntzun-lorea:

 birjin baten jantziaren

 lotsea dirudi...

 Ara non makatza:

 ur garbien bitz zuria gorantza...

 Sortegun den, maitea,

 izate orok barnean daukan

 indar ta zoramen...

 Izadi oro baitago bestan:

 -gaur egubarri-!

 ale asko sorturen

 laztan bizitzari.

 

 Poztu bitez, maitea, zure begiak

 Ederra baitogu jauregiz,

 izadi guztia eliz,

 solas gaitezan maitemin!

 ...Larros botoek girri,

 argi-bera larri,

 ler adi lore,

 eguakide gar guri!

 Ortzipean dator gurpil arrigarri

 izadi-mirariaren

 sorkun eta arri.

 Zugaitz orri barriak

 irri, irri, irri,

 augaitz gainburuak

 eguzkitan igeri...,

 orri aizetuek kili-kili.

 Atsegiña bada goizeon ugari.

 Txortak ikas dabe ikas

 ainbat zoragarri,

 txindorra goizerik,

 arat-onat iolas,

 abes Bizitzari.

 (Lorak eta bedarra

 sortzen sarri-sarri...)

 Lillura zoramen bat

 intxaurrondo loretan,

 irribarrea dirudie

 alako begi orietan...

 Egazti-piztiak badakie

 maitasuna zer dan:

 kukua aristietan,

 lantzarrean txirri-txirri...

 (Bizidun oro sentitzen da

 gaur olerkari...)

 Arnas andi bat dago

 alder guztietan...

 Bizitza den, maitea,

 bizi-gura andi,

 bedar, zugaitz, sasi,

 solo, lantzar, lorea,

 ta Izadiak Izadi.

 

 Lantzar onen erdian kerizea,

 keriz eder paregabea...

 Edan bekie, maite, zure begiok,

 keriz onen lillurea,

 begira zaitudanean

 zoratu daitezen neuriok...

 Bestalderantz su, sotondoko sagasti,

 lora-atsegiñetan

 zu zara nagusi.

 Aurrian naukazu,

 zoramenaren arian,

 su gurtzera urtenda

 arimea begian...

 Sagasti zuri, sagasti geldi!

 Altzo bete lore aidean.

 Nork jarri ete orren lore

 zure amantalean?

 Sagasti zuri, sagasti geldi,

 poz andi baten jaztiri,

 milla txibirita alboetan

 dagoz zure adi,

 milla tzimelet zure oiñetan...

 Nor zaitugu, sagasti zuri,

 ametsen erditse zoragarri,

 ederraren berpizte?

 Emazte gaia, nonbait, bitxiez jantzita

 senar gaiaren adi?

 Nor zaitugu, sagasti lore?

 Ezkontzan zatozan

 Jaunaren mirabe,

 ala Jaunartzera datorren

 Zorionaren ume?

 Nor zaitut Zu, Ederra,

 uso zurien algara,

 uritturren edurrite,

 lora andi baten auste,

 loraen eurite?

 Geldi nai zaitut,

 irribarre ta lore,

 lora nai zaitut azkengabe,

 gurtzen zaitut Eder-une...

 


inprimatu