inprimatu
Herritar apez bati
Izenburua:
Herritar apez bati
Sinadura:
Bidegaray, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidegarai, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1532.zk.
Orrialdea:
5

Herritar apez bati

 

Bidegaray, Pierre

 

 1

 

 Kantatzerat bagoatzi suietak hala emanik

 Ez delakotz bertsutako nihun tatsatu adinik

 Mendilatxu jaun apeza kausiturik hemen jinik

 Dotzena bat urte luzeak Afrikan barna egonik.

 

 2

 

 Aita ona zoin xinplea eta osoki suharra

 Obretarik ezagun da zoin duzun fede azkarra

 Gure artetik urrun joan zinen euskaldun bat han bakarra

 Orhoiturik zela han ere apez zenbaiten beharra.

 

 3

 

 Erranik- dener adio partitu zinen herritik

 Beldur gabe harat loan jende gaixo heien gatik

 Bi eliza berri ezarri desertu heietan xutik

 Sari on bat hartze dukezu Jainko Jaunaren eskutik.

 

 4

 

 Fedeak emana harat joaiteko errabia

 Norbaiten erran bait zuen Ğdohatsu bihotz garbiağ

 Zuk zinioten ongi prestatzen zerurateko bidia

 Egin dezagun denek otoitz gaiten gu ere kanbia.

 

 5

 

 Artalde bat gaizki baita artzainik gabe denean

 Denborarik galdu gabe hasi zinen han lanean

 Gonbertiturik ezarriz ainitz ongi-bide xuxenean

 Arima garbi ager zltezen Jainkoaren aitzinean.

 

 6

 

 Jainko Jaunak eman balaut niri bersutan botere...

 Nere glsan eŕraiterat heldu nitzaizu halere

 Etzalku gaizki gure erdian egon zaiten zu batere

 Apez kartsuen beharra baita han bezela hemen ere.

 

 7

 

 Dugun otoltz blhotzetlk zeru eta lurren Jauna

 Eskainlz esker biziak igorri baltzaitu huna

 Egizu otoi han in duzuna, xekatuz arimen ona

 Kausi dadin zeru gain hartan saindu handi euskalduna.


inprimatu