inprimatu
Sarako uso ihiztariak
Izenburua:
Sarako uso ihiztariak
Sinadura:
Bidart, Beņat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidart, Beņat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1708.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sarako uso Ihiztariak

 

B. Bidart (Benat Deithua).

 

 1

 

 San Migele egunetik San Martin artian;

 Ihiztariak hemen Sarako mendian,

 Egoiten dia

 Sasoin guzia

 Deskantsu onean,

 Bere ohantze edo etcholen barnean.

 

 2

 

 Igandetan aitzina sareak hedatzen,

 Albako meza dute lehenik entzuten

 Goizean goizik,

 Ilhuna gatik,

 Elizarat biltzen.

 Argi-hastean gero mendirat itzultzen.

 

 3

 

 Tirorik gabe dute, usoa bilduko,

 Sareak baitituzte ongi hedatuko.

 Gaicho usoa,

 Enganatuko,

 Hurbil-araziko

 Sarearen barnean hau sar-araziko.

 

 4

 

 Sarakotzat hau sasoin hoberenetarik,

 Biltzen baitut dirua, hor usoetarik.

 Zer ohorean,

 Ez du bildua,

 Ihizi hortarik!

 Ez baita, bertze nihon, aiphateagorik.

 

 5

 

 Biba biba usoak, eta biba Sara!

 Biba ere oraino hemengo eskuara,

 Gauden Eskualdun,

 Bethi fededun,

 Bizian, hiltzean,

 Dohatsu izaiteko eternitatean,

 

 


inprimatu