inprimatu
Charmagarriko phestak gintuen herrian
Izenburua:
Charmagarriko phestak gintuen herrian
Sinadura:
Bidarray (bertsularia)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidarray

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1116.zk.
Orrialdea:
3

Charmagarriko phestak gintuen herrian

 

Bidarraytar bertsularia

 

 1

 

 Charmagarriko phestak gintuen herrian

 Ederki libertitu moda zaharrian

 Biba, Biba Bidarray bethi Eskual-herrian

 Batasun gaitza dute zahar gaztan artian.

 

 2

 

 Kayalkada bat izan da handizki propia

 Choragarri zen hango jendia ikustia

 Hedatua zen fama zela phesta handia

 Arras satisfos joan da etcherat jendia

 

 3

 

 Kurrierak han ziren depechen ibiltzeko

 Herriko jendiaren fite abertitzeko

 Nehok ezbaitzakien zer zen gertatuko

 Pestaran ikusterat guziak joaiteko,

 

 4

 

 Jenerala kapitaina Ofizierekin

 Hiruak ainzinian zaldiz beren andriekin

 Zela bridak distiran krabestuak urrekin

 Jendia choratua beha plazerekin

 

 5

 

 Plazan dantzan sarthu dira guziak lorian

 Herriko jaun mera zen han denen hurian

 Guziek laudatu dute bere charpa gerrian

 Bandera ere han zuten denen erdi erdian.

 

 6

 

 Hanche ikus garri ziren gero dantza jauziak

 Eskual herrian ikus ahal suerte guziak

 Etzituzten beren zainak segur etchian utziak

 Aise egiten zituzten itzul eta jauziak.

 

 7

 

 Lau hogoi gizon ziren kaskabot beztituak

 Athorra ainzinak distiran urrez garnituak

 Chinchila eta chingolaz ziren fornituak

 Zahar heien dantzakziren gaindi soberatuak.

 

 8

 

 Jaun jujea han zagon tribunalian chutik

 Bi abokat bazterrian eiten badu hutsik

 Oraiko audientzian ez da izan deusik

 Uchera arribatu zaio, nehon ez da fitsik.

 

 9

 

 Ordian hari dira kantuz bi koblari

 Heien bozkalentzia hain zen irringarri

 Eman ere dituzte hainitz bertsu berri

 Nahiz ez duten egin ka terik nehon.

 

 10

 

 Biba Bidarray eta Biba Eskual herria

 Libertimenduentzat da gostu handia

 Nehon deus gertatzen bada berriz hasiko gia

 Segur ez da fini izanen hemengo komedia.

 

 11

 

 Ederki phesta egin dugu libertitu dena,

 Norbaitek enkas balu bihotzian pena

 Menturaz berak duke hoben gutiena

 Arrangurarik duena jin bedi ni gana.

 

 12

 

 Bertsu hautaz nahi nuke denek balute plazer

 Nihaurek nahi ez dudanik ez dut eiten bertzer

 Osagarri onian niz Jainko maitiari esker

 Gaitz gaichtoak jinen zaizku nahi bezen laster.

 

 13

 

 Bertsu hauien emailia nahi lukete jakin.

 Gero jiteko eni burruz heren arrangurekin

 Bidarrain bizi nuzu ene familiariekin

 Sekulan samurtu gabe ene emaztiarekin.

 


inprimatu