inprimatu
Sospalak
Izenburua:
Sospalak
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sospalak

 

Bidaguren, A.

 

 Emen nabil, Jauna, buruausten zertarako

 ete dozun ba Zuk zugaitz epo onen egurra,

 adar igar, biloiz eta sustraia ain apurra,

 ain iro, ezbaita ez landu, ez sutarako.

 

 Bestealde, baina, ba daukat borborka alako

 larrimintxo baten izugarrizko bildurra,

 zugazti baltzean bertanherako mukurra

 izango ote naizen ain balio gitxirako.

 

 Edurpeko ainbat otzen erasoek joa

 danerako dot nik gertu neure gun erroa;

 baina, ez neuke nai utsen betean galdua.

 

 Zure zugaztien nai neuke, Jauna, erroa,

 sagar-ondo txiki, betiraun frutuz betea

 Zure euri t'ekien onurekin umotua.

 


inprimatu