Lore billa
Bidaguren, A.
Nik uste bein neurea zala egi bakarra,
illinti gori, munduko argiaren garra
ta, izarren pareko mallan, pozik nenbillen,
ortzondoko zaldun, zeru-lurren dizdiz gallen.
Neu nintzala, bertso jarioz, su-garrazia,
lurraren gauerdia zulotzeko gezia.
Neu bakarrik illargiaren sabel zuria
zidarrez narotu eikean azi guria.
Mundua zala neure esku bi batuetan.
Nik uste ni neu nintzala egia garretan,
soin ta gogo, neu oso, zuzi onen lerdoa
ta ene mintzoa izar moskorren ardoa.
Neu betez zala nik uste mundu edontzia,
neure olerkia zala edoien jantzia,
neu nintzala eder-aize oroen auspoa
ete neuk biribiltzen olatuen lepoa
Baņa dana zan guzurra, amets mingarria,
ain itsu, illun miņaren argi egarria
Bazenki zuk, ene lagun, illunaren miņa.
Bide bako garetan ertzetara eziņa.
Biziko banaiz ene amets egin bear au!
Bestela tristura larri onek itoko nau.
Ta urgora sakon onek iruntsi betiko.
Gero zer? Goian izarrek dirdir milla malko.
Orrexegaitik nabil ni beti amesetan,
eskuluze, itxaropenaren ateetan,
egunen baten izango ete dan niretzat
aren baratz ederretako larrosaren bat.