inprimatu
Geroa
Izenburua:
Geroa
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
111

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Geroa

 

Bidaguren, A.

 

 Eurea nai badok geroa

 ausi joanaren kateak,

 itxi egiozak ateak

 t'arnas lili-loren aroa.

 

 Ez adi illunpetan galdu;

 gaua ba yoak urbera,

 igoik ametsen aldarera

 eta argiņo barriak biztu.

 

 Ezeik atzera begiratu;

 txorta zimel bat dok joana,

 bizi ibaian itoz doana.

 Aspaldi yok atsona galdu.

 

 Landatu larrosa barriak;

 ixuriko egunabarrak

 -zuri urdin- esne aparrak.

 Beti izango dituk gorriak.

 

 Atzo ereindako azia,

 gaur ureztutako landara

 biarko geroaren gara

 t'argi umoen aragia.

 


inprimatu