inprimatu
Genesis
Izenburua:
Genesis
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
111-112

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Genesis

 

Bidaguren, A.

 

 Asieran bakarrik zan maitasuna

 Aita Jainko betikoaren lurruna.

 

 Misterioen leen aldi aroan

 naasmen-moltzo biribil bat zan lurra

 ta bere sabelaren erosta latzak

 laņoagotzen illunaren gallurra.

 

 Asieran bakarrik zan maitasuna

 uts beteriko biotzaren taupada.

 Leze sokondo guztietan ebillen

 Jainko betikoaren aize bolada.

 

 Uts batean dana zan eremu baltza,

 argi izpirik gabeko erreinu illa,

 su biztubakoetako auts artean

 gaua ebillenean goizalde billa.

 

 ITZAREN durrundia entzun zan arte

 ezaren kolkoan dana zan illuna

 ta trunbillez beteko oyu larria.

 Asieran bakarrik zan maitasuna.

 

 Baņa; bat-batean igo zan zerura

 -milla koloredun zirimol sutua-

 illunaren epelean sortutako

 egunaren leen txilinen doinua.

 

 Ta zerua zabaldu zan erdibitan

 ta bere erraietako uraldiak

 urre argi orietan bil ebazan

 naasmen baltzeko zirkillu guztiak.

 

 Ta betiko galdu zan ondatuta

 eza eta uts betearen orpoa

 urandi dizditsuetan murgilduta

 betiraunaren lurrunetan itoa.

 

 Eresien euria asi zan gero

 izarry'argi guztien dantza suduna

 miraririk ederrena agurtzeko:

 Buztin oria loretu zan eguna.

 


inprimatu