Ene lagun
Bidaguren, Angel
Zerk arabill, lagun,
orren biotz itun?
Goibelak ernemin,
Ororen dok zotin,
Oro dakusk illun,
Gau otzaren lurrun.
Itun, begi-negar,
Gogo, kima-igar,
Auts, ezaren utsak...
Edo-ta ametsak
Gauro dituk lar,
Eza egiņik gar.
Lagun, zerk arabil
Goibel, larri, ixil,
edo-ta ain ero,
Ametsetan bero?
Birinbolan abil
Eziņaren gurpil.
Eziņen egarri,
Itun, illun, larri.
Ezin dokalako
-ero ameslari-
Utsa biurt arri.
Itun, illun, goibel,
Gaxo, odol-motel,
Ara t'ona orri
-dantzari biurri-
Gunik bako, zimel
Amets utsen orbel.
Gaua iragana,
Betiko joana,
Biurtuko argi?
Ezetza dok egi,
Ta iri zer? Gau ona,
Doala doana.
Doana doala,
Galdua ezpala
Aldi-enborrari;
Ta, baiņa, zer iri?
Barriz, galdu ala
Jaioko atala.
Jainko-txiki, ziztrin,
Arri biurt ezin
ire eskuz eza?
Gauak baiok goiza,
Ezik orrenik min,
Egin adi argin.
Auts, arri ta enbor,
Egiņak an ta or,
Ametsak utzita,
Goibelak bai eta,
Ekiok lan gogor,
T'egun oba betor.
Ainbat ta ainbat gizon
Badituk edonon,
Egarri ta gose,
Neke betez ase.
Ogi t'oge emon
Ba dok or lanik on.
Esna adi, lagun,
Barriz iatok egun
Oro argiz jori;
Goibel aldi ori
-amets-ume lizun-
Uxa egik urrun.
|