inprimatu
Bakar-bakarrik
Izenburua:
Bakar-bakarrik
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
110

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bakar-bakarrik

 

Bidaguren Arrien, Angel

 

 Ene esperantza pittinaren zerutik

 azken izarrak du laprast,

 naigabe sakonaren urpean itzalia,

 basa zikiñez putzu loi egina.

 

 Banoa gora ez beera,

 illunaren bide bako zuloan,

 utsaren adarretan dindilizka

 ezur-pillo dantzari parregarria.

 

 Karrazi dagit, oiu gorriz,

 ¿bai ote egin, ala ez?

 Bat-batean, ixillak

 arri-sabelean iruntsi nau;

 begira ditut goi ta be,

 esker ta eskubi.

 

 Gauak narama lapur-zorroan,

 begi ta soin, bizi-bizirik.

 

 Azken izarrak, laprastadan

 eroanak ditu ene oinkada,

 esku, zantzo ta begi.

 

 Galduak ditut nora-bideak,

 ertz oroek biur amildegi,

 luza ditut eskuak, atzamar zabal,

 inguruko zerbaiten eutsi gura,

 ta bi aizerrotek, zorabio larri,

 eza dute biur birrin otza.

 

 Azken izarrak ene zeru pittina

 argitzen zuelako edo,

 ba nuen nik bide-ziortxo

 bat edo beste,

 ibil motelka joateko aina,

 baita ere entzuten, besterik ezik

 ene kantuen surmur arina,

 ikuste eta ene zeraren argi ta itzal,

 laztantzen ere izadiaren azal emea

 

 Gero azken izarrak egin du laprast

 oro biurtu da gau,

 ixilla ekarriz sakonetatik,

 inguruak neguz beteak

 

 Illunaren zabalak

 sabelean murgildu nau,

 auts punttu ezerez eginik,

 zorabio larrian aratona.

 


inprimatu