inprimatu
Apurka
Izenburua:
Apurka
Sinadura:
Bidaguren, Angel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
107

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Apurka

 

Bidaguren, A.

 

 Nik bein egi aundia, osoa, biribila

 leporatu nuen, arrijasotzaile sentoi,

 Arrano baltza nirudian edoirik-edoi

 goiznabarrari lapurtuz argien pipila.

 

 Baina; guzurra zan nire itxura sotila.

 Pauso bat orduko nintzan ego bako erroi,

 amets gaizto baten lili zimelaren murgoi.

 Betiko maingu zan nire sorbalda kikila.

 

 Nire ertz ontan zer izango ni gerokoan

 nire zerutik txori oro bai baita joan

 eta nire erretenetan urik ez badoa?

 

 Oi egi osoa, gari moltzo urrezkoa,

 biribilegia zara eta aundiegia.

 Gaurtik gero ba, apurka bearko ogia

 


inprimatu