inprimatu
Milla zortzi ehun eta laur hogoi'ta zortzian
Izenburua:
Milla zortzi ehun eta laur hogoi'ta zortzian
Sinadura:
Bi Donibandar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bi Donibandar

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
467.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla zortzi ehun eta laur hogoi'ta zortzian.

 

 

 Milla zortzi ehun eta laur hogoi'ta zortzian,

 Kontseiluko bozak gintuen Frantzian;

 Orduan jarri ginen trankil bihotzian,

 Murde Goyeneche mera herrian sartzian.

 

 Hamar urthez ginduen sobera sofritu,

 Zangophean gintuzten ongi korreitu;

 Lagunek ez bagindu elgar sokorritu,

 Nola behar ginduen bizirik gelditu.

 

 Arrantzaliez noha orai mintzatzera,

 Gordeak ethortzen ziren ichilik athera;

 Arrainak otharrian gorderik saltzera.

 Poliza ondotikan, izenak hartzera.

 

 Karrikan etzen libro arrainik saltzia,

 Hamek'orenak arte zer pasientzia;

 Halarat gan behar zen oi jende guzia;

 Orai non nahi libro zer diferentzia.

 

 Karriketan jaun handi ziren hiri-zainak.

 Irakusten zituzten ortzak et'aginak;

 Proces berbalez betheak zabiltzan itzainak,

 Orai zapa betzate azpiko ezpainak.

 

 Lege guziak ziren sobera hertsiak,

 Bizitzeko manerak guziak hetsiak;

 Karriketan ezin sal baratzekariak.

 Errekara zoazin kanpaindar guziak.

 

 Bizitzeko manera nahi zuten galdu,

 Aize-Errotako aria zutenian saldu;

 Orai bizi denak ikhusten ahaldu,

 Beren buruak zembat zituzten aphaldu.

 

 Aphez herritar maite denez maithatuak,

 Zombat amaren seme harrek altchatuak;

 Ospitalian ere serora khartsuak,

 Denak izan dirare errekonpentsatuak.

 

 Azkenian sarthu ziren sobera barnegi,

 Herri maite hunentzat ez beitzen konbeni;

 Herritik kasaturik Remes et' Etcheverri,

 Gaizki egin duena bera orhoit bedi.

 

 Kanpotik behar dute egin orai chichtu,

 Halere nahi dute bethi gerla pichtu;

 Gure jaun mera ere dute suspenditu,

 Segurki zirelakoan herriko-etchean sarthu.

 

 Bainan trunpatu dire beren kalkuletan,

 Zeren gaizki zabiltzan beren urhatsetan;

 Bethi gezurra zuten gorriek ezpainetara

 Hortako egon dira k. k.. ren erditan.

 

 Bakean bizi gira orai Donibanen,

 Gidatzaile zuzenak hautatu gintuen;

 Biba Goyeneche, Larrea, Petit hirugarren,

 kontseilu guziarekin nork ez du erranen.

 

 


inprimatu