inprimatu
Eskualdunak
Izenburua:
Eskualdunak
Sinadura:
Bi eskualdun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bi eskualdun

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
379.zk.
Orrialdea:
2

Escualdunac

 

Bi escualdun

 

 1

 

 Nahi duzue jakin gure arbasoac.

 Miaturic leihorrac eta itsasoac,

 Zergatic Cantabrian zitazken cocatu?

 Toki hoberic nihon ezinez causitu.

 

 2

 

 Zeru gaina maiz urdin. denbora maiz gozo,

 Hiru laurdenac leihor, herizea itsaso,

 Asco mendi aberats, zelhai gizen asco...

 Non holacoric causi urus bizitzeco!

 

 3

 

 Horchet da Escualduna bere gain jarrico.

 Arrotzari ez dio deus ere khenduco;

 Bainan ez nihor hurbil hartan nausitzeco

 Nihola ez du nahi bertzeren azpico.

 

 4

 

 Erromaco harmada, lurra bentzuturic.

 Heltzen da hunaraino gogoa suharric;

 Bainan Escual-herriac ez eman amorric

 Cesar ihesi doha ongi zafraturic.

 

 5

 

 Libertate maiteaz jabe gelditzeco.

 Escualdunac geroztic egin du lan asco.

 Bera bere lurretan Jaincoz landa nausi,

 Berac egin legetan nahi zuen bizi.

 

 6

 

 Espanan Gernicaco arbolaren pean,

 Frantzian lehenago Haitzeco gainean.

 Zer icusgarri ziren Escualdun biltzarrac!

 Han guzientzat bardin chuchentzen macurrac.

 

 7

 

 Eta horiec orai ametsac iduri...

 Gure zuzen guziac dauzcute ebatsi.

 Oi! libertate saindu, izan goibeldua,

 Agian ez zaitugu beticotz galdua!

 

 8

 

 Hala hala zainetan odolic duguno,

 Ez ahal darozcute nihorc ebatsico

 Gure mintzaira zahar, pareric gabea.

 Eta oroz gainetic gure sinhestea

 

 9

 

 Aspaldi bizi gare Cristoren legean.

 Betitic sinhetsiric Jainco bakharrean.

 Igandetan lorian gure elizetan,

 Guziac garelaric cantaz hari betan,

 

 10

 

 Aintzindaric hemen dire obeditzen,

 Ez dueno manuac arima colpatzen;

 Halaber ohorezki zaharrak ekhartzen.

 Erromesac, eriac, gogotic laguntzen.

 

 11

 

 Mariņel, edo artzain, edo laborari.

 Lanean nekhatuz da Escualduna bizi

 Bainan halaric ere, Escualdun etchea

 Maiz ohatze pullit bat choriņo bethea.

 

 13

 

 Escual-berri guzian oi! zer gazteria,

 Maite dueno choilki bere sor-herria!

 Zergatic du sobra maiz bilhatzen hiria,

 Cascoinduz icasteco frango tzarkeria!

 

 13

 

 Bai, egiaz, eder da Escualdun lerdena,

 Su pindarrac begian, zaluric dohana,

 Gerrico sedarekin, poneta buruan,

 Ezpartinac oinetak, makila escuan.

 

 14

 

 Escualduneri beha phesta egunetan,

 Batzu jauzi-motchetan, bertzeac pilotan...

 Ez da nihon ez-dantza, ez joco hoberic:

 Zertaco bertzeric har horiec utziric?

 

 15

 

 Espaņan Nabar, Biscai, Alaba, Gipuzco,

 Frantzian Bachenabar, Laphurdi, Zubero,

 Zazpi herri hauc dire Eskualunen toki:

 Ez dezake pareric iguzkiac argi.

 

 16

 

 Biba beraz goraki, biba Zazpiac bat!

 Iduri dute casic zeruco choco bat.

 Zapietaco seme, Escualdunac oro.

 Gauden elgar maitatuz orai eta gero.


inprimatu