inprimatu
Astoarena
Izenburua:
Astoarena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
606.zk.
Orrialdea:
1

Astoarena

 

 Paradisuko atean abere danak batean.

 —Pozik zebiltzan beren izenak Adan'engandik artzean,

 Paradisuko atean abere danak batean.

 

 Iya orain, kukurruku, zuk izena nola dezu?

 —Esango dizut berealaxe, "olarra" esan didazu.

 Ondo dago, kukurruku, zuk izena orla dezu.

 

 Nola da, berriz, zurea, kurrin-kurrinka nerea?

 —Esango diot berealaxe, nerea Jauna "urdea".

 Ondo dago, jaun urdea, orrelaxe da zurea.

 

 Etorri ona, KAKARI, nola esan dizut zuri?

 —Esango diot berealaxe, "olloa" esan dit neri.

 Ondo dago KAKARI, orlaxe esan dizu zuri.

 

 Eta zu, lepo-gizena, nola da zure izena?

 —Esango diot berealaxe, neri esandit "zezena".

 Ondo da LEPO-GIZENA, orla da zure izena.

 

 Esne ta adardun gurea, nola dezu zuk zurea?

 —Esango diot berealaxe, "beya" da, Jauna, nerea.

 Ondo da, adardun gurea, orla dezu zuk zurea.

 

 Belarri-luze, mukizu, iya, zuk bai al-dakizu?

 —Neri... Ai, Jauna... aztu... aztu... aztu egin zait, barkatu.

 Ondo dazo, jaun mukizu, "astua" zera gaurtik zu.

 


inprimatu