inprimatu
Chakur karlina
Izenburua:
Chakur karlina
Sinadura:
Bethi Getharu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bethi Getharu

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
2

Chakur karlina

 

Gétharu, Bethi

 

 1

 

 Chakur arrotz karligna bat

 Ethorri zauku herrirat

 Ahakinen ikusterat

 Heyen ondar garbitzerat;

 Goiz huntan jin zaut atherat

 Chingar-tripot usnatzerat.

 

 2

 

 Buztana du bihurria

 Bizkarra gorri gorria

 Muthurra luze, yalgia

 Sabela mehar, hertsia;

 Iduri du acheria

 Enganatzen ikasia.

 

 3

 

 Yadanik ezagutuak

 Dauzka hemen ostatuak

 Haragi beltz ustelduak

 Hezur zahar usainduak

 Behi tripa kinotsuak

 Ihesten ditu potchuak.

 

 4

 

 Sagua bezain abila

 Chakur herresta chirchila

 Zokoz zoko badabila

 Yanhari zikinen bilha;

 Ni banintz hiri mutila

 Hauts nezoke mustipila.

 

 5

 

 Ichilka, gau ilhunetan

 Sartzen da gure barnetan

 Oihal, zilhar botigetan,

 Conseiluko biltzarretan

 Nechka gazte bilkuretan

 Musika den tokietan.

 

 6

 

 Nihork ez dio balaka

 Sobera baita kilika;

 Laster hasten da champaka

 Mutikoer ausikika;

 Haurrek, beldurrez, kalika

 Pasatzen dute karrika.

 

 7

 

 Asko dire sinhetsitik

 Debruak dela harturik

 Satan degula yeutsirik

 Chakur larrea yauntzirik;

 Andre guziak lazturik

 Etchean daude geldirik.

 

 8

 

 Nolaz da hunat erori

 Chakur karlin maltzur hori?

 Nik erranen dut orori

 Ez naizela fida horri.

 Beharko dugu igorri

 Hemendikan buztan gorri.

 

 9

 

 Entzun duanaz, Narisen

 Chakurrek tuzte trebatzen;

 Poliziaren laguntzen

 Han dute bertan ikasten

 Gure potchua Bordelera

 Nik uste gisan liteken.

 


inprimatu