inprimatu
O... nere gaste sasoia!...
Izenburua:
O... nere gaste sasoia!...
Sinadura:
Berroa, Alejandro D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berroa, Alejandro

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
86.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


O... nere gaste sasoia!...

 

Berroa, Alejandro D.

 

 Goizean goicho egun sentian

 esnatutzen naizenean,

 sentitzen det oi aspalditikan

 nere biotz barrunean,

 iristetasun bat samiñ garria

 artu naubena mendean

 -¿Zermisterio dadukazu or?

 galdetzen diotanean;

 

 Argati beela oroiturikan

 gaste sasoisko denbora;

 kupitzen naiz gaur nere biotzez

 ¡Zertan jaio zan mundura!

 oroitz zar-zarrak pistutzen zaizkit

 irichirikan zentzura;

 -¡O... zein estitsu joan zizaitan

 beste nunbaiko lekura;

 nere gozazko atsegiña ta

 amets-garri eder-ura.

 

 Gastetasuna joanikan urrun

 uste bagean berela;

 jolas alaiak astutu zaizkit

 eta dirudit ergela;

 ningandi alde egillak dira

 kupiturikan daudela;

 itz legun duben galai gasteak

 boltsaturikan bezela;,

 ¡O... neska zartzak daduzkan penak

 eskon gai orla daguela.

 

 Senbat gauz guri oroitzen zaizkit

 mugiraz biotz erdian:

 garaicho batez nola niñuzten

 erabillazten aidean;

 galaiak chit oi zoratubearrik

 oso umore onean;

 larrosa gisa gorriturikan

 eta esanaz bidean;

 ¡Agur... panposa... agur... maitea!

 nigan alkartu naiean.

 

 Ala bai, nuben gorputz liraña

 gerria ere estua;

 begi urdintsu chinpargarria

 chiki polita abua;

 oñak maramen modurakoak

 ille gorridun burua;

 orrasturikan trentza ederrez

 ipinirikan korua;

 lirio en giza usai gozoaz

 betetzen, nuben mundua.

 

 Baña... gaur nago basterretua

 barrun ta kanpo sufritzen;

 bakardadea da nere lagun 

 penak ez naute utsitzen;

 gorputza gogor oñak oi nagi

 lantegi marra mugitzen;

 "Zangurru" gisa alatsu nabill

 baster guziak lotsatzen;

 eta gasteak ikasirikan

 nizaz dirade chungitzen.

 

 Neure begira malkoa dator

 biotz barrundik negarra;

 ¡O... gure Jauna!... lagun nazazu

 egor nazazu indarra;

 zu bakarrikan maite det gaurtik

 zu zera nere senarra;

 zuretzat dauka neure biotzak

 amoriozko chingarra;

 -¡Orra danboraz zertaratzen dan

 garai bateko ederra!

 


inprimatu