inprimatu
Agate deunaren eskea
Izenburua:
Agate deunaren eskea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
572.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agate deunaren eskea

 

 

 EEEEEEEUUUUUP!...

 Goratu daigun Agate Deuna

 biar da bere eguna,

 etxe ontakoak izan bezate

 pakea ta osasuna.

 

 Koplaren bertso bakoitzari, esku-soiņu eta panderoaren doiņu alaiean, onela erantzuten zizkien abeslari-taldeak:

 

 Abestaldeak:

 Artzekorikan ez degu baiņa

 atera gera eskera,

 usadioa galdu ez dedin

 Santa Ageda bezpera.

 

 Koplariak:

 Orain milla bat urte pasiak

 Santa Ageda jaiua,

 Euskalerrian artu genduen

 onen oitura iaiua.

 

 Bertan jaioa bezela maite

 deguna Euskalerrian,

 gu orregaitik gabiltz gaur ere

 leengo oitura zaarrian.

 

 Irrintzi doiņu bat entzuten da

 kaleetan gaur illuntzian,

 gure leenoko asabak ere

 berdin ibilli oi-ziran.

 

 Santa eskean jarrai bear da

 leenago bezela berdin,

 gure Aitorren Izkuntza Zaarra

 golpian galdu ez dedin.

 

 Gaur zer arazo daukagun ere

 azaldu nai-nuke itza,

 gure erriko ikastolari

 dirua biltzen gabiltza.

 

 Nagusi jaunari:

 Sendi eder au agurtutzeko

 asi gaitezen kantari,

 gabon Jainkoak ta ongi etorri

 leendabiziko denari.

 

 Nagusi jaunak bertso batzuek

 ondotxo ditu merezi,

 gizon jatorra da ori eta

 koplatzen bear det asi.

 

 Oraintxen ere ondo bizitzen

 zuk badakizu munduan,

 denbora geio pasatzen dezu

 etxean baiņo kanpuan.

 

 Kafe, kopa ta purua artu

 lasai jokatu musian,

 zuk orrelaxe pasatu dezu

 zeure denbora guzian.

 

 Len txarra baldin bazera lagun

 ontzeko ezta berandu,

 munduan gaizki portatzen danak

 San Pedrok konponduko du.

 

 Urrengo txandan etxeko andrea

 kopaltzen bear det asi,

 au baiņo andre jatorragorik

 ez ditut sarri ikusi.

 

 Etxeko andreari:

 Etxe ontako etxeko andrea

 guzaz besua zabaldu,

 borondatea dagon lekuan

 esperantzarik ez galdu.

 

 Lore politak bota ezkero

 dena dago barkatuta,

 Ama Birjiņa ematen dezu

 aurra lepuan artuta.

 

 Ainbeste diru zertako degun

 zu ezaitia kezkatu,

 zeiņek emona egon ezkero

 badago zertan gastatu.

 

 Etxeko alabari:

 Pentsatutzen det koplatutzia

 emengo neska liraiņa,

 badakit zerala oso guapa

 alaia eta apaiņa.

 

 Nobiorikan baldin badezu

 arek badu alderdia,

 zu bakarrikan zera munduan

 arrosa arantz gabia.

 

 Prenda polita zeralako zu

 mutil gazteak atzetik,

 baiņan ez zaitez geiegi fia

 oiek dakarten itzetik.

 

 Nere lagunak or ari dira

 dirua biltzen poltsakin,

 zenbat pixura iritxi ote da

 nik ori nai-nuke jakin.

 

 Emen limosnak artu ditugu

 eta ixildu gaitian,

 eskerrik asko zuen limosnai

 agur beste bat artian.

 


inprimatu